AURKEZPENA
Ideia asko neuzkan buruan dantzan egitasmo hau proiektu bihurtzeko, baina bazen modu batean edo bestean, ezinbestean islatu beharreko arrasto edo “marka” bat. Hortik, hasieratik argi eduki nuen logoan ikus daitekeen “@”. Nahiz eta zorionez desberdinak garen, hemen, zentro honetan, denok gaude berdin onartuak. Zeinen aspergarria izango litzatekeen mundua, gizakiak berdinak izango bagina!
Fisioterapeutok, guregan sinisten duten pertsonen bizi kalitatearen hobekuntzan eragiten dugula uste izan ohi da beti, baina egia esan nik beti pentsatu izan dut eurak direla egunero ni hobea egiten nautena. Zorionekoa ni, bizitzak hamaika oztopo eta zailtasun jarri badizkie ere, inork ez bezala irribarre bat ateratzen didaten txikitxo berezi hauekin lan egiteko aukera edukitzeagatik. Milioi bat liburuetatik ere ezingo nuke ikasi txapeldun hauengandik jaso dudana.
Benetako plazerra da niretzat, txoko honetako partaide izan nahi duzuen guztiongandik ikasten jarraitzea.
Zuen zerbitzura gaude Sekundino Esnaola 14, kalean.
Zatoz, irribarreak doan ditugu eta!
AR Fisioterapia.
Amaia Rodríguez Marco.
ZERBITZUAK
HAURRENTZAKO FISIOTERAPIA
ARn, fisioterapiari erantzun diezaioken edozein motatako alterazioak dituzten umeekin lan egiten saiatzen gara. Horrexegatik, umearen, familiaren eta berauen inguruaren beharrei eta kezkei egokitutako lanketa, osotasunean egiten da; era holistikoan.
SPIDERSUIT ORTESI DINAMIKOAREKIN TRATAMENTUA
Spidersuit ortesi dinamikoarekin modu intentsiboagoan eta osoagoan lan egin dezakegu. Gure neska-mutilek dituzten edo eduki ditzaketen gaitasunak indartzeko eta hobetzeko tresna bat da.
HAURRENTZAKO ETA HELDUENTZAKO FISIOTERAPIA NEUROLOGIKOA
AR fisioterapian gure paziente neurologikoen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzen saiatzen gara. Beti ere pazientearen eta terapeutaren arteko elkarlanaren garrantzia aintzakotzat hartuta, aldez aurretik ondo hausnartutako eta adostutako helburuak lortu ahal izateko.
TERAPIA OKUPAZIONALA
Helduen eta umeen gehieneko independentzia funtzionala lortzen laguntzea da ARko terapia okupazionalaren esku-hartzearen helburua. Bai lanean eta baita hezkuntzan, atsedenean, aisian, jolasean eta parte-hartze sozialean ere, alegia, eguneroko bizitzako jardueretan (EBJ).
FISIOTERAPIA TRAUMATOLOGIKOA
ARn, gure bezero haurren eta helduen lesio traumatologikoak tratatzen ditugu.
ZORU PILATESA
ARn, pilatesa beste tresna terapeutiko bat bezala erabiltzen dugu. Taldeak, murriztuak izango dira eta saioak, espezialistek gidatuko dituzte; fisioterapeutek.
Pilatesari esker higiene posturala eta ergonomia hobetzen saiatuko gara, ordu betez etengabe zuzendutako ariketa bideratuekin.
ARIKETA TERAPEUTIKO HIPROPRESIBOA
Ariketa terapeutiko hipopresiboko saioak eskaintzen ditugu talde murriztuetan.
ESTIMULAZIO KOGNITIBOA
Gure pazienteen gaitasun kognitiboak estimulazioaren bidez lantzen ditugu, jarduera eta ariketen bitartez.
NON GAUDE
+34 678 197 481
ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera:
09:00 – 14:00
16:00 – 21:00
Larunbata eta igandea: Itxita
EKIPOA
Amaia Rodríguez Marco
Alcalá De Henaresko unibertsitatean burutu nuen fisioterapiako gradua. Ikasketak amaitu nituenetik, nire formazioa, haurrentzako eta heduentzako fisioterapia neurologikoan oinarritu da batik bat. Haur fisioterapian aditua naiz eta Neurokontrol Motorrean Master bat daukat. Hau guztiaz gain, formazio trinkoak egin ditut honako alorretan: Bobath kontzeptua, Vojta terapia, arnas fisioterapia, psikomotrizitatea, jarrera zailak eta bereziak autismoan, puntzio lehorra eta zoru pilatesa, besteak beste. “NIE” titulua ere badut, neuroerrehabilitazio intentsibo espezializatua, Spidersuit ortesi dinamikoarekin.
Ariketa terapeutiko hipopresiboko irakaslea. Diatermian formatua. TMPI-n formatua (Terapia Manual Pediátrica Integrativa).
Etengabeko formazioa eta lan esperientzia izan dira, gaur egun dudan ezagutzan eragin didatenak kalitatezko tratamendu osoak eskaintzeko.
Jorge Martín Hernández
Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Terapia Okupazionalean graduatua. Neurokontrol Motorrean Master bat daukat eta Madrilgo La Salle Zentro Unibertsitarioan Eskuaren Terapian Espezializatua naiz. Zentzumen Integrazioko, Psikomotrizitateko eta Haztapen Anatomiako prestakuntza, eta esku traumatikoaren errehabilitazioan jaso dut. URJC-ko ikerketa taldean parte hartzeko beka jaso dut eta ikerketa batzordeko kide eta txostengile gisa parte hartu dut osasun eta terapia okupazionaleko jardunaldietan.
Fisioterapia Amaia Rodriguez, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak aintzat hartutako zentroa.
Euskadiko Terapia Okupazionalaren elkarte profesionalaren zentro kolaboratzaileetako bat gara.